IKT atala

Atal honetan IKT-n egindako guztia dago; hasierako probetatik abiatuz, azkenekoetaraino

HITZORDENA

Klasean eta etxean aztertutako esaldiak daude atal honetan:


1.- Eneko, goiz, larunbatetan jaikitzen da. Ordena markatua da; neutroa izateko moduzko osagarriak (goiz) aditzaren aurrean egon beharko lukeelako
2.- Gure adiskide hura hantxe bizi da. Ordena neutroa, baina hantxe-k markatzen du; beraz, hantxe galdegaia da eta gure adiskide hura mintzagai hanpatua da
3.- Telebista ongi atzo egon zen. Ordena markatua, atzo galdegaia delarik, eta telebista eta  ongi mintzagai hanpatuak direlarik
4.- Ezagun horiei nik utzi diet dirua. Ordena markatua; nik galdegaia da eta ezagun horiei mintzagai hanpatua da
5.- Lasterka Oihana etorri zen atzo. Ordena markatua; Oihana galdegaia da eta lasterka mintzagai hanpatua
6.- Haren lehengusinak Donostian Psikologia ikasi du. Ordena neutroa da; ahoz azentuatzean, Psikologia galdegaia bihurtzen da eta Haren lehengusinak eta Donostian, mintzagai hanpatuak
7.- Mikelek, jakin, badaki. Ordena neutroa da; aditzaren baieztapenak, aldiz, markatzen du esaldia, jakin galdegaia delarik eta Mikelek mintzagai hanpatua.
8.- Jakin, badaki Mikelek. Ordena markatua da; gainera, aditzaren baieztapenak gehiago markatzen du esaldia. Oraingoan ere jakin galdegaia da eta Mikelek, aldiz, mintzagai ez hanpatua
9.- Untzizu anitzetan nahasi egiten zen. Ordena neutroa da, baina aditzean dagoen egiten horrek markatzen du esaldia; hortaz, aditza da galdegaia eta aurrekoa mintzagai hanpatua
10.- Untzizu anitzetan nahasten zen. Ordena neutroa da; halere, ahoz marka daiteke, untzizu anitzetan galdegaia izanik eta hura mintzagai hanpatua
11.- Pello, apez, Etxalarren egon zen garai hartan. Ordena markatua da osagarri predikatiboa (apez) ez baitago aditzaren aurre-aurrean. Etxalarren galdegaia da, eta aurrekoa mintzagai hanpatua
12.- Izorraturik gizon hura zegoen. Ordena markatua da, gizon hura aditzaren aurrean dago-eta; subjektua, beraz, galdegaia da eta izorraturik mintzagai hanpatua
13.- Anek ahizparendako erosi ditu Layanako pastak. Ordena markatua da, ahizparendako galdegaia delarik eta Layanako pastak mintzagai ez hanpatua
14.- Aingeru Epaltzak Bezperaren Bezpera idatzi du orain. Ordena neutroa da. Ahoz markatzen bada, Bezperaren Bezpera izango da galdegaia eta Aingeru Epaltzak mintzagai hanpatua
15.- Ordenagailuz gauza asko egin daitezke gaur egun. Ordena markatua da gauza asko galdegaia izanik eta ordenagailuz mintzagai hanpatua
16.- Gai horiek aise ikas daitezke. Ordena neutroa da, baina ahoz aise marka daiteke galdegaia bihurtuz
17.- Nekez Edortak erositako lekak egosten ziren. Ordena markatua da, modu osagarria esaldiaren hasieran dagoelako, mintzagai hanpatua bihurtzen da eta Edortak erositako lekak galdegaia da
18.- Renaultek orain bost urteko mundu txapelketa irabazi zuen. Ordena neutroa da; ahoz markatzean, orain bost urteko mundu txapelketa galdegaia bihurtzen da eta Renaultek, mintzagai hanpatua
19.- Mtez. Irujori eskuan ebakuntza egin diote. Ordena neutroa da. Ahoz ebakuntza marka daiteke, galdegaia bihurtuz eta Mtez. Irujori eta eskuan mintzagai hanpatua
20.- Haren azken lana apaingarritako egongelan ezarri dute. Ordena markatua da; izan ere, osagarri zuzena ez dago aditzaren aurre-aurrean, legu osagarria, ordea, bai. Hortaz, apaingarritako egongelan galdegaia da eta Haren azken lana mintzagai hanpatua da

1.1.- Mikelek atzo esnea edan zuen. Ordena neutroa da; ahoz, esnea galdegaia bihur daiteke eta Mikelek mintzagai hanpatua
1.2.- Mutiko hark euskaraz ongi zekien. Ordena neutroa da; ahoz, ongi galdegaia bihur daiteke eta aurrekoa mintzagai hanpatua
1.3.- Mutiko hark ongi euskaraz zekien. Ordena markatua da; euskaraz galdegaia da eta aurrekoa mintzagai hanpatua
1.4.- Nik hura banekien. Ordena neutroa da, baina aditzaren baieztatzearekin esaldia markatzen da. Aditza, beraz, galdegaia da
1.5.- Aitatxi erori egin da. Ordena neutroa da, baina egin aditza indartzen duenez, esaldia markatzen da; beraz, galdegaia aditza da
1.6.- Madrilgoek Haritz pozik ikasketaburu izendatu dute. Ordena markatua da, ikasketaburu galdegaia delako eta aurrekoa mintzagai hanpatua
1.7.- Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du. Ordena markatua da; izan ere, Ruandako armadak galdegaia da eta Gerrillaren burua mintzagai hanpatua
1.8.- Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu.
1.9.- Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian. Ordena neutroa da, baina nahi izatekotan, gustura galdegaia izan daiteke eta esaldia markatuko litzateke
1.10.- Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen. Ordena markatua da, liburuaz galdegaia da, eta aurrekoa, mintzagai hanpatua
1.11.- Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu.
1.12.- Gure aita zenak ahal zuen guztietan antxumekia jaten zuen. Ordena neutroa da, baina antxumekia galdegaia bihur dateke ahoz esaterakoan
1.13.- Mikelen adiskidea gustorena zinegotzi egon zen Aritzun. Ordena markatua da, zinegotzi galdegaia izanik
1.14.- Horrek euskara ederki daki. Ordena neutroa da, baina ahoz markatzen bada, ederki galdegaia izango da
1.15.- Haiek euskara bazekiten, jakin. Ordena neutroa da, baina aditza baieztatuz markatzen da esaldia; beraz, aditza da galdegaia
1.16.- Nerea gelditu da etxean. Ordena markatua da, Nerea galdegaia delarik
1.17.- Erositako liburuak, Pellok Mireni utzi zikion atzo. Ordena markatua da eta galdegaia pellok Mireni da
1.18.- Zuek ongi lehengo urteko lana egin zenuten. Ordena markatua da, lehengo urteko lana galdegaia delarik, eta aurrekoa, mintzagai hanpatua
1.19.- Maindirea garbigailuan urratu zitzaion amari. Ordena markatua da, garbigailuan galdegaia izanik eta maindirea mintzagai hanpatua
1.20.- Ikasleek errektoreordeari irakasle haren jokaera okerra azaldu zioten. Ordena neutroa da, baina ahoz irakasle haren jokaera okerra nabarmentzen bada, galdegaia bihurtuko da
1.21.- Jon kalean erori egin da. Ordena neutroa da, baina egin horrek aditza bihurtzen du galdegaia, esaldia markatzen delarik
1.22.- Haiek dirua, ekarri, bazekarten. Ordena neutroa izan arren, aditza baieztatua dagoenez gero, esaldia markatzen da; beraz, aditza da galdegaia
1.23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako lekuetan. Ordena markatua da, gu mintzagaia delarik
1.24.- Dirua galdu zuen Mikelek atzo. Ordena markatua da, dirua galdegaia delarik eta Mikelek mintzagai ez hanpatua
1.25.- Osasunak aise partidak galtzen ditu. Ordena markatua da, partidak galdegaia delarik
1.26.- Xalak Titini Donostiako Galarragan irabazi zion partida igandean. Ordena markatua da Donostiako Galagarran galdegaia izanik eta aurrekoa mintzagai hanpatua
1.27.- Usakumea, ongi, Amaiurko Mendialdea jatetxean egiten dute.
1.28.- Hizkuntza zaila alemana iruditzen zitzaion mutil hari. Ordena markatua da, alemana galdegaia delarik
1.29.- Mutikoek lanak irakasleari aurkeztu dizkiote arestian. Ordena markatua da, irakasleari galdegaia delarik
1.30.- Lehengo eguneko hitzaldian nahasi egin nintzen ni. Ordena markatua da; gainera, egin horrek aditza galdegaia bihurtzen du eta ni mintzagai ez hanpatua