IKT atala

Atal honetan IKT-n egindako guztia dago; hasierako probetatik abiatuz, azkenekoetaraino

miércoles, 28 de diciembre de 2011

GoogleDocs, GoogleSites eta NireGelategia

2. eta 3. asteetan GoogleDocs-en, GoogleSites-en eta NireGelategian egon ginen lanean. Bakoitzaren funtzionamendua aztertu ondoren, zenbait gauza egin genituen: karpetaka antolatu, dokumentuak, aurkezpenak, taldean GoogleSites erabili, gune partekatua erabiltzen hasi...

GoogleDocs-en esteka honako hau da: https://docs.google.com/?tab=wo&authuser=0&pli=1#home
GoogleSites-ena, beste hau: https://sites.google.com/site/15ktikt1112/
Eta Gune partekatuarena, hau: https://miaulario.unavarra.es/portal/site/2011_1_301105_92_G/page/06f56999-d1d8-4dd2-86e5-e23430b55575

martes, 20 de septiembre de 2011

Nere portafolio elektronikoaren diseinua

Nik irakurritako artikulua "Portafolios electrónicos para propósitos múltiples: aspectos de diseño, de uso y de evaluación" da eta Carpeta digital delakoak nola funtzionatzen duen azaltzen du. Hasierako paragrafoetan portafolio elektronikoaren garapena aztertzen da, hasieran Moodle eta orain Carpeta digitala erabiltzen delarik.

Moodleren desabantailak zeintzuk diren aipatzen du (pribazitate gutxi, oso mugatua...) eta ondoren, Carpeta digitalaren abantailak: erabilera akademikoa baita pertsonala ere, pribazitate gehiago, ez hain mugatua, etab.
Azkenik, Carpeta digitalaren funtzionamendua azaltzen du, menuetatik hasita, erabilera desberdinetaraino. Bertan ere argitarapenak nola egin azaltzen du, baita beste erabiltzaileekin izan daitekeen harremana ere.

Esan daiteke ideia ona iruditzen zaidala; ona eta ez oso zaila. Horregatik interneten begiratzen egon naiz eta Scribd izeneko web orria aurkitu dut, zeinean zure dokumentuak igo ditzakezun eta antolaketa on batean egon daitezken. Beraz, posiblea bada, hori da nik erabiliko dudana nire portafolio elektronikoa egiteko.

Bertan jarriko ditudan atalak bi izango dira; lehenengoa, Komunikatzeko trebetasuna, eta bigarrena, IKT. Gainera, beste azpiatal batzuetan bereiziko dut bakoitza, hots, gaien arabera sailkatuko ditut lanak.

Hala ere, ezin dut esan guztiz horrela izango denik; izan ere, oraindik ez dugu askorik egin eta jakin arte nolakoak izango diren lanak, ezin da ezer ziurtatu.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Bideo proba


Estilo proba


Lerin (ofizialki gaztelaniaz Lerín) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 1.905 biztanle zituen 2009kourtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 55 kilometrora dago.



Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturrean, NA-122 errepidean, Lizarra-Andosillanorabidean eta NA-6110 errepidea Lerin-Larraga norabidean.

Inguru naturala eta kokapena

Lerinek Allo, Larraga eta Oteitzarekin egiten du muga iparraldean; Berbintzana, Miranda Arga eta Faltzesekin ekialdean; Sesmarekin mendebaldean; eta Carcarrekin eta Andosillarekin hegoaldean.


Klima eta landaredia

Leringo klima mediterraneo kontinentala da, negu hotzekin eta uda lehor eta beroekin. Urteko batez besteko tenperatura 14-15 °C da eta urteko prezipitazioak 500mm ingurukoak. Prezipitazioak udaberri eta udazken garaian izaten dira eta haizerik ohikoena iparreko edo "zierzo" izeneko haizea da.
Leringo basoetan birlandaturiko pinuak eta makalak ditugu gehienbat.




Historia


Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 354 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.


Herriaren kanpoaldean historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Horrez gain, Erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenek utzitakoak. Erdi Aroan zehar, judu ugari bizi izan zen herrian, gehienak Gaztelatiketorriak. Horrela, XV. mendearen amaieran biztanleriaren herena judu jatorrikoa zen.
1425. urtean Carlos III.ak Leringo konderria sortu zuen, bere alaba Juanaren mesedetan. Juana Beaumonteko Luis II.arekin ezkondu zen, eta hala, Lerin udalerria Beaumondarren familiari loturik geratu zen. XV. mendean konderria Lerinez gain, Eslaba, Sada, Sesma eta Zirauki herriek ere osatzen zuten, eta horren ondoren, Carcar, Andosilla, Mendabia, Allo eta Deikaztelu batu ziren.
XV. mendeko Nafarroako gerra zibilak Leringo gaztelua suntsitzea eragin zuen, eta horren ondorioz,Beaumondarrek konderria galdu zuten. Leringo bigarren konteak, Beaumonteko Luis III.ak, bere ondasun guztiak galdu eta erbesteratua izan zen, gerra garaian Nafarroako Felipe hil izanagatik. Gaztelak Nafarroako erresuma konkistatzean, Fernando Katolikoa erregeak ondasun guztiak itzuli zizkion. 1565ean Brianda Toledoko Diegorekin ezkondu ostean, konderria Albako etxearen eskuetara igaro zen.
1808an frantsesek herriari su eman zioten, Independentzia Gerraren hasieran. Gerra karlistetan ere Lerin birrindu egin zuten, liberalen egoitza zen eta. Espoz y Minak jasandako porrotik handiena Lerinen izan zen.