Lerin (ofizialki gaztelaniaz Lerín) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 1.905 biztanle zituen 2009kourtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 55 kilometrora dago.
Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturrean, NA-122 errepidean, Lizarra-Andosillanorabidean eta NA-6110 errepidea Lerin-Larraga norabidean.
Inguru naturala eta kokapena
Lerinek Allo, Larraga eta Oteitzarekin egiten du muga iparraldean; Berbintzana, Miranda Arga eta Faltzesekin ekialdean; Sesmarekin mendebaldean; eta Carcarrekin eta Andosillarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Leringo klima mediterraneo kontinentala da, negu hotzekin eta uda lehor eta beroekin. Urteko batez besteko tenperatura 14-15 °C da eta urteko prezipitazioak 500mm ingurukoak. Prezipitazioak udaberri eta udazken garaian izaten dira eta haizerik ohikoena iparreko edo "zierzo" izeneko haizea da.
Leringo basoetan birlandaturiko pinuak eta makalak ditugu gehienbat.
Historia
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 354 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.
Herriaren kanpoaldean historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Horrez gain, Erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenek utzitakoak. Erdi Aroan zehar, judu ugari bizi izan zen herrian, gehienak Gaztelatiketorriak. Horrela, XV. mendearen amaieran biztanleriaren herena judu jatorrikoa zen.
1425. urtean Carlos III.ak Leringo konderria sortu zuen, bere alaba Juanaren mesedetan. Juana Beaumonteko Luis II.arekin ezkondu zen, eta hala, Lerin udalerria Beaumondarren familiari loturik geratu zen. XV. mendean konderria Lerinez gain, Eslaba, Sada, Sesma eta Zirauki herriek ere osatzen zuten, eta horren ondoren, Carcar, Andosilla, Mendabia, Allo eta Deikaztelu batu ziren.
XV. mendeko Nafarroako gerra zibilak Leringo gaztelua suntsitzea eragin zuen, eta horren ondorioz,Beaumondarrek konderria galdu zuten. Leringo bigarren konteak, Beaumonteko Luis III.ak, bere ondasun guztiak galdu eta erbesteratua izan zen, gerra garaian Nafarroako Felipe hil izanagatik. Gaztelak Nafarroako erresuma konkistatzean, Fernando Katolikoa erregeak ondasun guztiak itzuli zizkion. 1565ean Brianda Toledoko Diegorekin ezkondu ostean, konderria Albako etxearen eskuetara igaro zen.
1808an frantsesek herriari su eman zioten, Independentzia Gerraren hasieran. Gerra karlistetan ere Lerin birrindu egin zuten, liberalen egoitza zen eta. Espoz y Minak jasandako porrotik handiena Lerinen izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario