IKT atala

Atal honetan IKT-n egindako guztia dago; hasierako probetatik abiatuz, azkenekoetaraino

martes, 20 de septiembre de 2011

Nere portafolio elektronikoaren diseinua

Nik irakurritako artikulua "Portafolios electrónicos para propósitos múltiples: aspectos de diseño, de uso y de evaluación" da eta Carpeta digital delakoak nola funtzionatzen duen azaltzen du. Hasierako paragrafoetan portafolio elektronikoaren garapena aztertzen da, hasieran Moodle eta orain Carpeta digitala erabiltzen delarik.

Moodleren desabantailak zeintzuk diren aipatzen du (pribazitate gutxi, oso mugatua...) eta ondoren, Carpeta digitalaren abantailak: erabilera akademikoa baita pertsonala ere, pribazitate gehiago, ez hain mugatua, etab.
Azkenik, Carpeta digitalaren funtzionamendua azaltzen du, menuetatik hasita, erabilera desberdinetaraino. Bertan ere argitarapenak nola egin azaltzen du, baita beste erabiltzaileekin izan daitekeen harremana ere.

Esan daiteke ideia ona iruditzen zaidala; ona eta ez oso zaila. Horregatik interneten begiratzen egon naiz eta Scribd izeneko web orria aurkitu dut, zeinean zure dokumentuak igo ditzakezun eta antolaketa on batean egon daitezken. Beraz, posiblea bada, hori da nik erabiliko dudana nire portafolio elektronikoa egiteko.

Bertan jarriko ditudan atalak bi izango dira; lehenengoa, Komunikatzeko trebetasuna, eta bigarrena, IKT. Gainera, beste azpiatal batzuetan bereiziko dut bakoitza, hots, gaien arabera sailkatuko ditut lanak.

Hala ere, ezin dut esan guztiz horrela izango denik; izan ere, oraindik ez dugu askorik egin eta jakin arte nolakoak izango diren lanak, ezin da ezer ziurtatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario